XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXANKROA EDO KANTZERRA
Nectria calligena
Garrantzia: Gipuzkoan oso arrunta da gaixotasun hau, eta sagasti gutxi zainduetan aurkitzen da sagarrondoaren zurezko parteei, adarrei batipat, erasoz.

Sintomak eta kalteak: Onddoa zaurietatik, hosto-orbanetatik, epidermi puskatuetatik etab, sartzen da barnera eta sakonune arre-gorriska batzuk sortzen dira; hauek, berehala, pitzatu eta sakonduz, zuraren parte bat bistan geratzen da.

Honela sorturiko txankroak, izerdiaren pasoa galerazten du eta gainean dagoen adar-zatia igartu egiten da.

Normalean, ez du landare osoa galzorian jartzen baina haren produkzioari erasaten dio.

Borroka: Ekintza fisikoen bidezko borroka da garrantzizkoa, sail landatua garbi egon dadin.

Adar igarrak txankroaren azpitik moztu eta erre egin behar dira.

Edozein zauri, inausketaz eginak ere bai, merkurio oxido oinarriko produktu zikatrizatzaile eta desinfektatzailez babestuko da.

Txankroa, hildako ehunak ondo kenduz txukun-txukun garbituko da, eta garbiketan kendutako hondakinak erre egingo dira.

Borroka kimikoa negurako geratzen da, kobrean oinarrituriko konposatuak erabiliz.

Minda edo simaur likido asko emateak txankroaren ugaltzea dakarrela uste da; horrelako ongarrien dosiak zaindu.